XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txakurrak oka, ta ara millizka; ta: Txerri ikuzia, lokatzetara berriz.

Yaunaren etorreraz.

Au da, ene maiteok, dagizuedan bigarren idazkia; bietako aolkuz zuen biotz zintzoa iratzarririk, 2 igarle gurenen aurresanak, eta bidalien bidez Yaregille Yaunak eman dizuen agindua gomutaratzeko.

3 Orizute aurrenik; azken egunetan ao-zuri batzu, beren irritsen oldez bizi dirala, iruzurrketan etorriko dira, 4 esanez: ¿non dago Aren etorreraz egindako agintza?.

Asabak ilda gero, lurra lurr danetik bezela, dana dago-ta.

5 Berek ala naita, ez baitakite ortzia aspalditik orr dagola, ta baita lurra ere, Yainkoaren itzak uretatik sorrtu ta ur erdian yarria, 6 ta ala izanik, orduko lurrbira urez estalita galdu zala.

7 Orain, berriz, ortzi-lurrak itz berberak zaituta daude gaiztoen epai ta itseseguneko sutan erretzeko.

8 Ez au aztu gero, ene maiteok; egun bat Yaunarentzat amarreun urte bezela da, ta amarreun urte egun bat bezela.

9 Ez du Yaunak bere agintza gibelatzen, batzuk uste dutenez; ez du, ba, nai iñor galtzea, guziak garbaira etorrtzea baño.

10 Lapurra bezela, datorke orratiño Yaunaren eguna.

Ordun ortzia karraskan korrokoildu, lugayak beroarren urtu, ta lurrbira ta bertako guziak erreko dira.